Este sitio web utiliza cookies y otras tecnologías, propias y de terceros, para obtener información sobre tus preferencias, navegación y comportamiento en este sitio web. Esto nos permite proporcionarte distintas funcionalidades en la página web, personalizar la forma en la que se te muestra, o analizar nuestro tráfico.Puedes consultar más información sobre nuestra Política de CookiesPuedes aceptar todas las cookies pulsando el botón “Permitir cookies” o configurarlas o rechazar su uso clicando "Configurar cookies".
Las cookies estrictamente necesarias son aquellas de carácter técnico, que deben estar siempre activadas para que la web funcione correctamente, así como para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Esta web utiliza Google Analitycs para recopilar información anónima que nos permita medir, por ejemplo, el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares. Activando estas cookies, nos ayudarás a continuar mejorando nuestra web en base los intereses de nuestros usuarios.
Menura itzuli
7 martxoa 2023
Ikastaroak
Nortasuna aurresangarria izatea baino ez da, hau da, gizabanako batek jokabideak errepikatzeko duen joera. Ezagutza hori garrantzitsua da pertsonak behar bezala kudeatzeko.Informazioa prozesatzeko eta komunikatzeko modua ezagutzeak aukera ematen digu jakiteko zein diren gure jokabidearen ezaugarri onuragarriak eta zein ez egoera desberdinetan.
Erabat praktikoa den tailer honen bidez, parte-hartzaileak esperimentatu egingo du nola eragiten dioten bere jarduteko moduaren alderdi zehatzek bere harremanetan eta gaitasunetan.Talde txiki batean, aurrez aurreko tailerraren osagarri, banakako on line saio bat egingo da, motibazio- eta portaera-parametroak aztertzen dituen txosten pertsonalizatuaren feedbacka lortzeko.
- Portaera pertsonalaren alderdi zehatzek jarduerari nola eragiten dioten jakitea.- Portaera-estilo bakoitzaren berezitasunak hauteman eta ulertzea, komunikazioa hobetzeko.- Zuzendariei tresnak ematea pertsonen motibazioaren eta enpresa-proiektuetan duten inplikazioaren buru izan daitezen.- Erakundearen barruko gatazkei eta erresistentziei aurrea hartzea
1- Talentuen, jarreren eta motibatzaileen dimentsioak on line ebaluatzea
2-4 orduko saio presentziala
3- Ordubeteko banakako feedbacka
- Aurrez egindako eta aztertutako ikasleari txosten pertsonalizatua ematea
1. multzoa:-Portaera-estiloaren gakoak-Jokabide-ereduak identifikatzeko tresnak-Estilo pertsonalak eta komunikazio eraginkorrerako jarraibideak
2. multzoa:-Motibatzaileak identifikatzea: zer dira? eta nola eragiten diote portaerari?-Profil pertsonalari gehien egokitzen zaizkion lidergo-estiloak
3. multzoa:-Aldaketekiko erresistentzia: nola atzeman eta kudeatu, profilen arabera.-Zeharkako gaitasunak: oztopoak eta lana errazten dutenak
Kolegiatu gabea: 310 euro
BIIEOko elkargokidea: 215 euro
BIIEOko kolegiatua langabezian: 155 euro
Elkargo profesionalen hitzarmeneko kolegiatua: 215 euro
Izena emateko epea martxoaren 1ean bukatuko da; izan ere, trebakuntza hasteko beharrezkoa da talentuen, jarreren eta motibatzaileen dimentsioen ebaluazioa on line eginda izatea. Azterketa saioaren hasieran emango zaio ikasle bakoitzari.
Ikastaroa hasi baino 2 lanegun lehenago edo gutxiagoan ikastaroari uko egiten badio eskatzaileak, BIIEOri bere matrikularen %15 atxikitzeko eskubidea emango dio, administrazio, dokumentazio eta plaza gordetzeagatik.Ikasturtea hasi ondoren inskripzioa bertan behera uzten bada edo deuseztapena jakinarazten ez bada, BIIEOk matrikularen% 50 atxikitzeko eskubidea izanen du.
* BIIEOk Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioaren hobarien tramitazioa kudeatzea nahi duten enpresek izena eman beharko diete langileei, eta ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago jakinarazi, gutxienez.
- Taldeak kudeatu, garatu eta motibatzeko beharra duten erdi-mailako arduradunak edo zuzendariak.- Profil profesionala garatzeko interesa duten pertsonak, pertsonen arteko trebetasunak hobetzeko tresnak eskuratuz.
Federico Pérez
Consultor en P+I Consultori´a de Direccio´n y Director de Estrategia y Marketing en Team & Thought.
Master Direccio´n de Marketing y Gestio´n Comercial (ESIC Business & Marketing School).
Licenciatura en Derecho (UNMDP - Universidad Nacional de Mar del Plata).
Coach Ontológico Profesional (FICOP - Federación Internacional de Coaching Ontolo´gico Profesional).
Análisis de conducta y comunicación (TTI Success Insights)
Mazarredo 69, 4 solairuan ( 48009 Bilbo. Bizkaia)
martxoa 2023
Bozkatu:
Emaitzak:
0 Boto
Hitz gakoa