Este sitio web utiliza cookies y otras tecnologías, propias y de terceros, para obtener información sobre tus preferencias, navegación y comportamiento en este sitio web. Esto nos permite proporcionarte distintas funcionalidades en la página web, personalizar la forma en la que se te muestra, o analizar nuestro tráfico.Puedes consultar más información sobre nuestra Política de CookiesPuedes aceptar todas las cookies pulsando el botón “Permitir cookies” o configurarlas o rechazar su uso clicando "Configurar cookies".
Las cookies estrictamente necesarias son aquellas de carácter técnico, que deben estar siempre activadas para que la web funcione correctamente, así como para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Esta web utiliza Google Analitycs para recopilar información anónima que nos permita medir, por ejemplo, el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares. Activando estas cookies, nos ayudarás a continuar mejorando nuestra web en base los intereses de nuestros usuarios.
Menura itzuli
30 uztaila 2020
Izena emateko epea zabalik dago eta lekuak mugatuak dira
Helarazi nahi dizugu datorren 2020/21-ko ikasturtean UPV/EHU-k bilatzen ari zaren Berezko Masterra eskainiko duela : ENPRESARI APLIKATUTAKO EKONOMIA ZIRKULARRA.
Master hau, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin (IHOBE) eta Basque Ecodesign Center-arekin elkarlanean antolatu da. Graduondokoak ekonomia zirkularraren eremuan negozio aukerak identifikatzen eta horiek martxan jartzen ahalbidetuko zaitu.
COVID-19ren pandemiak agerian utzi du Ekonomia Zirkularrak duen garrantzia hurrengo urteetan aurre egingo diogun krisitik irteteko. Gizateriaren biziraupenari arrisku gehiago ekarriko ez dion etorkizuna eraikitzeko ere Ekonomia Zirkularra ezinbestekoa izango da. Horrela, Europako Batzordeak Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan berria aurkeztu zuen martxoaren 11n, hain zuzen ere COVID-19aren krisialdian eta Europako Itun Berdearen neurri-sortaren barruan ("European Green Deal"). Ekintza-plan horrek aldaketa eta berrikuntza asko ekarriko ditu eta beste garapen-eredu batekin konprometituta dauden eta ekonomia zirkularreko prestakuntza duten pertsonek formulatu beharko dituzte aldaketa eta berrikuntza horiek.
Master hau, dituen ezaugarriekin, estatu mailan eskainitako lehenengoa da. Formatu semipresentzialean irakatsiko da 2020ko irailaren eta 2021eko ekainaren artean, ostiral arratsaldetan (16:00-20:00) eta larunbat batzuetan (9:00-13:00) Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.
Prestakuntza plan zabala eta praktikoa diseinatu dugu. Irakasleria hezkuntza zein enpresa mundutik etorriko da, eta bertako zein europar-nazioarteko esperientziak aurkeztuko ditu.
Informazio gehigarria Masterreko webgunean aurki daiteke:
https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/enpresari-aplikatutako-ekonomia-zirkularra-masterra
Ez pentsatu gehiago eta animatu ikasketak egitera. Izena emateko epea zabalik dago eta lekuak mugatuak dira.
https://www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura
Bozkatu:
Emaitzak:
0 Boto
Hitz gakoa
Berriak