Este sitio web utiliza cookies y otras tecnologías, propias y de terceros, para obtener información sobre tus preferencias, navegación y comportamiento en este sitio web. Esto nos permite proporcionarte distintas funcionalidades en la página web, personalizar la forma en la que se te muestra, o analizar nuestro tráfico.Puedes consultar más información sobre nuestra Política de CookiesPuedes aceptar todas las cookies pulsando el botón “Permitir cookies” o configurarlas o rechazar su uso clicando "Configurar cookies".
Las cookies estrictamente necesarias son aquellas de carácter técnico, que deben estar siempre activadas para que la web funcione correctamente, así como para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Esta web utiliza Google Analitycs para recopilar información anónima que nos permita medir, por ejemplo, el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares. Activando estas cookies, nos ayudarás a continuar mejorando nuestra web en base los intereses de nuestros usuarios.
Menura itzuli
Hurrengo Irteerak Burdinola
2002. urte hasieran, natura, mendia eta beste zenbait kultur agerpen maite ditugun lankide talde batek, BURDINOLA klubaren sorrera sustatu genuen. Hori guztia Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoko Kultura Arloan egin zen. BURDINOLA izena aukeratu genuen, hitz horrek Naturarekin ("burdina", erabilitako lehengaia) eta Ingeniaritzarekin ("Ola", burdina moldatzen eta eraldatzen duena) lotura estua duelako. Kluba honako hauek osatzen dugu: Ingeniari elkargokideek eta gure senide eta lagunek.
Hamabost egunean behin, larunbatetan, txangoak egiten ditugu; mendi-ibilaldiak eta bidez bidekoak tartekatzen ditugu kultura-bisitekin, eta naturari buruzko hitzaldi-solasaldiak ere antolatzen ditugu. Halaber, urtero, Argazki Erakusketa antolatzen dugu bazkideen artean, batik bat urtean zehar Klubak antolatu dituen ibilaldietako argazkiekin.
Orain arte ehun ibilaldi baino gehiago egin ditugu. Horietatik urtean bat asteburukoa izaten da. Ibilaldiak Bizkaian bertan eta ondoko lurraldeetan egiten ditugu: Gipuzkoan, Araban, Nafarroan, Kantabrian, Burgosen, Errioxan eta Ipar Euskal Herrian. Urtero bi egitarau prestatzen ditugu (urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitartean), lurralde guztiak txandakatuz, txangoak era askotakoak eta erakargarriak izan daitezen.
Ibilbideak, bai mendikoak, bai bidez-bidekoak, 11-15 km bitartekoak izaten dira, eta ez dute izaten 600 metrotik gorako desnibelik.
Hasi ginenean inkesta bat egin genuen bazkideen artean. Bertan "bidez-bideko ibilaldiek eta kultura-bisitaldiek" izan zuten lehentasuna. Horregatik, irteera bakoitzean era horretako bisitaldi bat prestatzen dugu, ahal dela, gida baten laguntzaz. Denetariko monumentuak bisitatzen ditugu: elizak, baselizak, jauretxeak, museoak, monasterioak, interpretazio-zentroak eta abar; edo lantegiren bat, burdinolak, upategiak, abeletxeren bat eta, turismo-gidaliburua baldin badute, ibilbidean dauden herriak ere bai.
Horrez gain, naturari buruzko hogei hitzaldi-solasaldi baino gehiago antolatu ditugu. Hitzaldietako gaiak honako hauek izan dira: Mikologia eta onddo dastaketa, Ornitologia, Argazkigintza, Artea, Mahastizaintza eta ardo dastaketa, gazta eta txakolin dastaketa, Arraza autoktonoak, Zuhaitzak, Sendabelarrak, Lorezaintza, Tximeletak, Geologia eta mendian ibiltzeko gomendioak. Ahal den heinean, hitzaldi-solasaldi bakoitzaren ondoren egiten den ibilaldian, han azaldutakoa praktikan jartzen da.
Burdinola Klubeko kide izateko, bete ezazu “Eskaera Orria”, NAN atxiki beharko duzu kasu batzuetan jarraian azaltzen den bezala:
Eskaera orria besterik bete.
Eskaera orria bete eta sinatu beharko du, NANren fotokopia atziki eta Kide baten bermea izan beharko du.
Kide berriaren harrera Zuzendaritza batzordeak onartu beharko du .
eskaera onartu eta gero “Kideen zerrendan” agertuko da eta momento horretatik aurrera epostaz jasoko ditu klubaren berriak.