Este sitio web utiliza cookies y otras tecnologías, propias y de terceros, para obtener información sobre tus preferencias, navegación y comportamiento en este sitio web. Esto nos permite proporcionarte distintas funcionalidades en la página web, personalizar la forma en la que se te muestra, o analizar nuestro tráfico.Puedes consultar más información sobre nuestra Política de CookiesPuedes aceptar todas las cookies pulsando el botón “Permitir cookies” o configurarlas o rechazar su uso clicando "Configurar cookies".
Las cookies estrictamente necesarias son aquellas de carácter técnico, que deben estar siempre activadas para que la web funcione correctamente, así como para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Esta web utiliza Google Analitycs para recopilar información anónima que nos permita medir, por ejemplo, el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares. Activando estas cookies, nos ayudarás a continuar mejorando nuestra web en base los intereses de nuestros usuarios.
Volver al Menú
Euskal Kultur Batzordea orain dela 30 urte inguru sortu zen helburu zehatz batekin: Elkargo eta Elkartean euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea. Elkargokide euskaldunen ekimena izan zen.
Harrez gero, hainbat kultur ekintza antolatzen ditu. Orain dela zazpi urte, beste konpromiso garrantzitsu bat hartu zuen, Euskara Plana abian jartzea, hain zuzen. Gaur egun, EKBk Elkargoan antolatzen diren euskarazko ekimen guztien jarraipena eta ebaluazioa egiten ditu. Horri esker, Elkargoaren euskararen ezagutza eta erabilera handituz doa.
informazio gehiago lortzeko sakatu hemen
Euskal Kultur Batzordeak urtean 4-5 hitzaldi euskaraz antolatzen ditu, Elkargoan bertan. Hauen helburuak dira elkargokideen artean euskararen erabilera bultzatzea eta bide batez euskaltzaleen bilgune izatea. Antolatzen diren gaiak elkargokideekin harreman zuzena duten hitzaldiak izaten dira.
Euskal Kultur Batzordeak urtean behin Euskal Idazlanen Saria deritzon lehiaketa antolatzen du. Helburuak, Elkargokide eta baita euren senideen artean ere euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzea eta areagotzea dira. aurkeztutako idazlanak argitaratzen dira eta elkargokide guztien artean banatzen dira.
KONTSEILUA Bai Euskarari ziurtagiria Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo eta Elkarteak 2000 urtean hartutako konpromisoei esker Bai Euskarari Bidean ziurtagiria lortu zuen. Harrez gero, urtero jasotzen dugu ziurtagiria.
Elkargoak "Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz" ziurtagiria lortu du 2011n. 2001ean lortu zuen oinarrizko maila, "bai euskarari bidean" ziurtagiria, eta lan handiko 10 urteren ostean, "Zerbitzua euskaraz" maila lortu dugu. Urtero aztertzen da hizkuntzaren egoera Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean. Horretarako, bost parametro hartzen dira kontuan: langileen hizkuntza egoera, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia, barne harremanak, kanpo harremanak eta programa informatikoak. Bost atal hauetan jasotzen diren elementu guztien azterketa egiten da. Ondoren, maila erabakitzen da. Ziurtagiriak hiru maila ditu: "Zerbitzua eta lana euskaraz" maila gorena, "zerbitzua euskaraz" eta "bidean". Maila bakoitza lortzeko irizpide batzuk finkatu dira eta horiek bete behar dira Ziurtagiria eskuratu aurretik. Lortzen den maila irizpide horien araberakoa izango da.
Bai Euskarari ZiurtagiriaEnpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.Euskarak lanerako balio duela adierazten du ziurtagiriak. Onurak ere ekar ditzake, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna... abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat.
Merkatura egokitzeaArrakastarako giltza merkatuko eta gizarteko errealitatera egokitzean datza eta egungo merkatuan euskarazko zerbitzuak eskatzen dituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriak entitatearen lehiakortasuna kreditatzen du, enpresaren profesionaltasuna eta konpromisoa aditzera emanez.Euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakusten dute.
Erantzukizun sozialaEuskara darabilen entitateak hiritarren gertu bizi da eta konfiantza ematen die. Enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean irudi hobea ematen du eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz bertan lanean ari diren pertsonen aurrean.